"Aizkorak Zorroztu" taldea

Aizkorak Zorroztu

Aizkorak Zorroztu

Rock

Bilbo

98boto

Bakea eta amodioa.mp3 02:41
Kide sentimentuaren trafikatzaileak.mp3 03:34
Inor ez da inorena.mp3 02:50
Infernua.mp3 02:20
John List.mp3 02:07

Biografia

Aizkorak Zorroztu taldea 2014ko udaberrian sortu zen.

Aizkorak Zorroztu taldeko kideak beren musikan eragina izan duten bi korronteen berezko erritmo, soinu eta egiturekin inprobisatzen hasi ziren. Hain zuzen, minimalismoa eta afterpunkaren esperimentazioa eta grungeren izaera korrosiboa eta estutasuna izan dira beren eraginak. Taldeak 60ko eta 70eko musika-tresnak erabiltzea du gustuko, horrela, musika organiko eta biziaz gain, sentitzen eta barneratzen dituzten abestiak ere sor ditzaketelako. Horrez gain, taldea zinemazalea ere bada, eta askotan zinemaren mekanismo narratiborik ezagunenak erabiltzen ditu bere hitzen irudiak eta istorioak egiteko, euskaraz beti, 80ko eta 90eko talde euskaldunen eraginarengatik batik bat.

Bere lehenengo kontzertua 2014ko Bilboko Aste Nagusiaren POP-ROCK-METAL erakustaldian izan zen. Urte berean, Banden Lehiaren finalean egon ziren eta 2015eko VILLA DE BILBAO finalerdietan parte hartu zuten. 2016ean bere lehenengo diskoa kaleratu zuten, "Apur nazazu" izenarekin.

Aizkorak Zorroztu taldearen begirada, kamustuta dagoen aizkora baten xaflaren gaineko isla distortsionatua da: itxuragabekeriaren, errealitatearen ikuspegi deformatuaren eta mundu kaltegarri eta gaixo baten disekzio leialaren artekoa. Makillajerik gabe; eufemismorik gabe.

Nor gara

  • Alain Reparaz - Bateria
  • Ander Pikowsky - Baxua era ahots nagusia
  • Mikel Reparaz - Kitarra era koruak

Argitaratutako lanak


- Apur Nazazu (LP, 2016)

Banda guztiak ikusi

#BandenLehia2016

Eman botoak zure gogoko taldeen alde, partekatu Twitterren eta Bilbao BBKLive 2016 jaialdirako sarrera bonoa irabaz zenezake.