"HI EXEKUTIBO" taldea

HI EXEKUTIBO

HI EXEKUTIBO

Pop Rock

Zumarraga-Urretxu

18232boto

XIE XIE 02:37
ZERGATIK JOAN ZARA 03:49
BISAIAK 04:08

Biografia

Nahiz eta beraien ibilbidea 2013an hasi, Josu Calvo abeslari, gitarrista eta kantuen egileak urteak daramatza konposatzen, beraz, talde jaioberriaren doinuek badaukate pisu bat eta zentzu bat.

Melodikoak dira gehienak, euskaraz eta ingelesez abestutakoak, baina bai konposizioetan eta baita tarte pisutsuenetan ere nabari da iturri hardcoreetik eta rocketik edan dutela. Horrek ez die, ordea, begirada lausotzen, eta gai dira eremu zabal eta aratzagoetarantz begiratzeko.

2015ak, aurreko bi urteetan egindako lan eta sakrifizioen ordainetan, beraien lehen estudio lana ekarri zuen. Alvaro Remacharen (Cohen, Materia, Yaw, Meltdown?) gidaritzapean, gipuzkoar power trioak bultzada handi bat eman zion bere soinuari. Emaitza, 2015 otsailean editatu zen ?Kondria Guztiak? izeneko EPan, 5 kantuz osatua: ilun-argiak elkar trukatzen diren bidaia erritmiko, serio eta interesgarri bat.

Diska honekin, Luberri Estudioek sortutako 2015 Banda Lehiaketa irabazten dute, sari bezala bigarren lana Txus Lozanorekin (Etsaiak, Lorebeltz?) grabatzeko aukera izanez. Diska berria 2016ko Otsailean grabatzen da, Ekainean kaleratzen delarik.

Diska atera bitartean, formazio aldaketak ematen dira eta gaur egungo formazioa finkatzen da SOS diska berriaren aukerzpenerako.

Nor gara

  • Josu Calvo - Ahotsa&Kitarra
  • Alberto La Rosa - Bateria
  • Sidi Elbouanani - Baxua

Argitaratutako lanak

Kondria guztiak (2015)
SOS (2016)

Banda guztiak ikusi

#BandenLehia2016

Eman botoak zure gogoko taldeen alde, partekatu Twitterren eta Bilbao BBKLive 2016 jaialdirako sarrera bonoa irabaz zenezake.