"Izeberg" taldea

Izeberg

Izeberg

Rock

Usurbil

50boto

01 Gordeleku bat.wav 04:34
02 Zainetan.wav 04:33
03 Har(r)iak.wav 05:18

Biografia

Jatorri ezberdineko haize boladek elkartu gaituzte norabide berean. Norberaren taldeko
iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekin diogu. Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu da gure izeberga eta 2013ko Martxotik aurrera forma hartzen joan da.

Izeberga bultzatzen zuten korronteak hasiera batean nahasiak baziruditen ere, konturatzerako aurkitu genuen gure bidea eta eskukada bat kantu genituenean grabatu genuen Azalera diska. Pare bat urte kontzertuetan eta lokalean lanean ibili ondoren dator gure bigarren lana, Lurrik ez begi bistan.

Doinu gaziak eta melodia gozoak nahasten diren uretan gabiltza ustekabean finkatutako noraezean, ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabal honetan.

Izeberg.
Ez dadila hondora!

Nor gara

  • Jokin Irastorza Larrañaga - Bateria
  • Beñat Urteaga Larrañaga - Baxua
  • Ixak Arruti Aranburu - Kitarra + Ahotsa
  • Antton Aranburu Illarramendi - Kitarra

Argitaratutako lanak

Azalera, 2014 (Autoekoizpena)
Lurrik ez begi bistan, 2016 (Autoekoizpena)

Banda guztiak ikusi

#BandenLehia2016

Eman botoak zure gogoko taldeen alde, partekatu Twitterren eta Bilbao BBKLive 2016 jaialdirako sarrera bonoa irabaz zenezake.