"KIÑUBAK" taldea

KIÑUBAK

KIÑUBAK

Rock Blues

Erandio

3801boto

Hainbat gaba.wav 03:58
Dantzatu zaitez.wav 03:50
Ikusi zaitut.wav 05:40

Biografia

KIÑUBAK 2015an sortu genuen taldea da. Soul-Rock estiloko bertsioekin hasi ostean (Aretha Franklin, Janis Joplin, Otis Redding, Ray Charles...), gure abestiak konposatzeari ekin diogu, oraingoan Soul-Rock estiloa euskarara ekarriz.

Guretzat abestien kalitatea bermatzea nahitaezkoa da, eta hasieratik melodiei eta hitzei garrantzi handia eman diogu. Horretarako, 30 abesti baino gehiago konposatu ditugu orain arte (melodia eta hitzak), eta, horietatik, onenak deritzogunak baino ez ditugu jotzen.

Onenak zein zentzutan? Mezua helarazten dituztenak, emozioak sorrarazten dituztenak, itsaskorrak direnak, jendea dantzan jartzen dutenak... Horiek dira KIÑUBAKen abestiak, ilusio eta lan handiz zuongana dakartzagunak.

Uda ostean abesti batzuk grabatzen hasi gara, urte bukaeran gure lehenengo diska kaleratzeko asmoarekin. Grabaketak gure lokalean eta etxeetan egiten ari gara oraingoz, eta, nahiz eta kalitatea estudio batekoa ez izan, ziur gaude abestiek atrapatuko zaituztetela ;)

Besterik gabe, hemen daukazuen laginaz goza ezazue, laster argitaratuko dugun diskaren aurrekari gisa.

Ondo izan!!

Nor gara

  • Oiane Torrontegi - Ahotsa
  • Juanfran Moyano - Bateria
  • Jon de Isusi - Gitarra
  • Diego de Isusi - Baxua
  • Alex de Isusi - Gitarra

Argitaratutako lanak

Bat ere ez, oraindik lehenengo diska bukatu gabe daukagu eta.

Banda guztiak ikusi

#BandenLehia2016

Eman botoak zure gogoko taldeen alde, partekatu Twitterren eta Bilbao BBKLive 2016 jaialdirako sarrera bonoa irabaz zenezake.